Errealitate antagonikoak
Iruñetik hain gertu
aldi berean zein urrun
Sentimenduak azalean
konplexu handirik gabe
herri honen lege
Denboraren arrakalak
jornalarien eskutan
zeru irekiko lantegiak
Metropoliko azeriak
ipar haizearen kontra
ezezagun genuen guda bat
puru ta ron artean galdu dut guda?
Orainak egin nau ihes
eta arreba ez dut
etorkizuna ulertzen
Irakurtzen ez nakien arren
aurreikusten ditut
putreen intentzioak
Denboraren arrakalak
jornalarien eskutan
zeru irekiko lantegiak
Metropoliko azeriak
ipar haizearen kontra
ezezagun genuen guda bat
irrati zahar honek soilik baretzen nau.
Hilko naiz herri ahaztu hontan
diru barik poltsikotan
bukatuko dut zulo hortan
Noiz oroituko dira
Nafarroako landa horiaz
ta han bizi izan zenaz?