2026.08.26
Akabu

Akabu

Atzera

Desintoxikatu gabe

Egilea: Txaber Miravalles

Atzera

Akabu - Milaka kilometro

Atzera

Akabu - Etengabe feat. Musker (Autobus Magikoa)

Atzera

Akabu eta Mr. Euskaldun - Gautxoriaren bizitza

Atzera

Akabu - Akabu feat. Hodei (Arkada Social)

Minaren maitale

Ez da ideia ona izan zeruan
hain altu egotea batera,
bertatik pentsa gabe bultz egitean
sartu bainaiz itsaso sakonera...

Gure munduaren arkitektoak
izatea nahi nuela badakizu,
baina zuk eraikitako guztia
suntsitzea erabaki duzu.

Masailak ditut arrakalez josita
eta begiak erruki gabe itota.

Amorruak eta inpotentziak
jaten didate gorputzaren barnea,
ahaztezina egiten den hutsa sortuz,
ezerrekin bete ezin dena.

Orain badut berunaren pisuko
bihotz beltza konpontzeko nahia,
baina ahuleziak jota nabil
zutik mantendu ezinean.

Masailak ditut arrakalez josita
eta begiak erruki gabe itota.

Ez dakit nire hitzek zerbait balio ote duten,
horregatik abesti hau entzun ezazu pentsatzen.
Nik akatsak izan ditut, aurpegiratzen dizkidazu.
Biok dakigu zein den egia, niri jada ez zait inporta.

Masailak ditut arrakalez josita
eta begiak erruki gabe itota.