Erlojuari begira konturatzen gara muxu batek zerua ukitzea suposatzen duen antzera, lagun eta gurasoen babesa ordainezina dela.
Erlojuari begira konturatzen gara euskarak jasan dituen ziztadak min egiten digun bezala, hitzik gabeko emakumearen begiradak justiziaren beharra oihukatzen digula.
Erlojuari begira konturatzen gara urrun dagoen senidearen mezua jasotzen dugun bitartean, gaur egungo politikak zein puntura arte diren bidegabeak.
Erlojuari begira konturatzen gara gizarte honek jasan behar duen aldaketaz, eta erlojuari begira konturatzen gara gizarte honetan landatu behar dugun haziaz.
Erlojuri begira, bai, erlojuari begira...