Zenbat aldiz kaletik bera entzun barik, milaka aho jakitun, gutxi batzuk lagun...
Orbela bezala jausten ari dala, batzuk gabiltza batzen baita besarkatzen.
Nork ureztatuko du hazia, gu bagara bere eguneroko euria?
Batu ta besarkatu, nahikoa al dugu? Indarra badu barnean eusteko zuhaitzean.
Zapaltzeko nahia, betiko etsaia. Zein taldetan zaude zu? Zure aukera baduzu.
Nork hartuko ote du haria, gu bagara bere eusteko tokia?
Jaiotzetik entzunda, gaztetatik ikasia. Ahoz aho zabalduta, gure lurraren hazia.
Euskara da gure arma, euskara da gure giltza. Izan da ta izango da, euskaldunon hitza.
Hainbat oztopo urteetan zehar hizkuntza zapaltzeko asmoa zutenak.
Baina ez gaituzte isilduko, euskara da ta batzen gaituena.
Nork erabiliko du euskara, gu bagara bere esperantza bakarra?