Esnatu naiz baina oraindik eguzkia ikusi gabe nago, lau hormen artean, barroteen artean, egun bat gehiago bakardadean. Hemen nire itzala besterik ez dut lagun, familiaren zain, lagunaren zain, besarkada baten zain gau ta egun.
Milaka kilometro etxetik, 40 minuturako bakarrik. Nahiz eta urrun egon, oso hurbil sentitzen zaitut nik.
Esnatu naiz baina oraindik autobusean gaua pasatzen nago. Leihotik begira, izarrei begira, zu ikusteko gogoak badira. Hemen bidaia luze honetan eserita, hain urrun zaude, hain urrun gaude ta hain denbora gutxi bisita.