Ze polita geratuko zaitela tweet-a, kafetxoa, ilunabarra, kotxeko giltzak. Arrakasta handiko pertsona naizela, ez nazazu hitz egin, famatua ez zarela. Lagun asko ditut, milaka saretan. Dirua soberan, bitu erlojua, betaurrekoak bezala markakoa da. Ez ahal duzu ikusten, daukaten ospea.
Atara zure argazkia, zoriontasun antzua. Faltsukerian ito zinen eta ez zara konturatzen, sortutako gezurraren preso bihurtu zarela.
Lanean ikusi nahi zaituztet orain, ni nire bulegoan geratuko naiz, puru handi bat erre ta kopatxoa edan, dirua kontatzea ze zaila egiten dan. Kaletik oso erraz ezagutzen naute ta askok argazkia eskatzen didate. Ez dut gehiago behar zoriontsu egoteko, fama ta dirua ondo bizitzeko.
Abesti hau gezurra da, kritika bat, gu ez gara aberatsak, ez dekogu dirua soberan, ez dekogu jarraitzaile askorik sareetan, baina zoriontsuak gara gure familia, lagun gitxi baina onekaz, bikoteekaz eta ezagunekaz... Horregaz nahikoa dugu.