Akaleia pop-elektronikoko proiektuaren atzean Oihana Rodriguez zumaiarra dago. Piano klasikoko ikasketak izateaz gain, hiru urte eman zituen Musikenen konposizioa ikasten. Zenbait taldetan aritu da teklatua jotzen, baina 2022an bakarkako bideari ekitea erabaki zuen, eta 2023an kaleratu zuen bere lehen disko luzea, Ondoloin izenekoa.