Iruñeko heavy metal taldea da Akatu, Gure Garaia taldearen hondarretatik sortua 2004. urtean. Ibai Iriarte (ahotsa), Jon Basaguren (ahotsa), Iker Fernandez (bateria), Ibai Perez (baxua) eta Imanol Azkona (djembea) taldekideek osatzen zuten. Gasteizko Txosnetako, Larragako Konponrockeko eta Kalesound lehiaketetako irabazleak izan ziren, eta 2009an Bilbo Hiria lehiaketako bigarren saria eskuratu zuten, Euskal Herriko talde onenaren kategorian. 2013an egin zuten beren ibilbideko azken kontzertua.