Akerraren semeak direla diote, Independentzia ta Satanismoa daukate lelotzat, tatuajeak eta piercingak maite dituzte, eta doinu bortitzen zale dira. Gari Arroyo (bateria) eta Lur Irulegi (baxua) hondarribiarrak, Xabier Kai Villanueva irundarra (gitarra) eta Dani Valera trintxerpetarra (ahotsa) dira Aker Odol, urtebetean hamahiru kontzertu eman, EP bat grabatu eta ETBko Udazken Loreak telebista saioan perretxikotara atera zen metal talde bikingoa.