Itoz desegin ostean Xabi Pery gitarristak saratarrak sortutako taldea da Akoka. Lan bakarra argitaratu zuen, 1992an. Peryk Laguna Records estudioa ere sortu zuen Miarritzen 1994an, eta soinu ingeniari eta ekoizle lanetan aritu zen bertan. Fermin Muguruzarekin ere kolaboratu zuen.