Formatua: CD
Iraupena: 45' 33"
Argi kodea: Triki Elkar KD-468
Azala: Iñigo Ordozgoiti
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Elkar estudioan (Donostia), 1997ko otsaila eta martxoan
SOINU TEKNIKARIA
Cesar Ibarretxe
MOLDAKETAK
Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Igor Ruiz, Anaitz Arozena, Maider Zabalegi, Alaitz Telletxea
LAGUNTZAILEAK
EKOIZLEAK
Joseba Tapia, Maider Zabalegi, Alaitz Telletxea, Cesar Ibarretxe
GENEROA
Triki-popa
Alaitz eta Maider
1997 - Elkar
Formatua: CD
Iraupena: 45' 33"
Argi kodea: Triki Elkar KD-468
Azala: Iñigo Ordozgoiti
PARTAIDEAK
GRABAZIOA
Elkar estudioan (Donostia), 1997ko otsaila eta martxoan
SOINU TEKNIKARIA
Cesar Ibarretxe
MOLDAKETAK
Joseba Tapia, Arkaitz Miner, Igor Ruiz, Anaitz Arozena, Maider Zabalegi, Alaitz Telletxea
LAGUNTZAILEAK
EKOIZLEAK
Joseba Tapia, Maider Zabalegi, Alaitz Telletxea, Cesar Ibarretxe
GENEROA
Triki-popa
Alaitz Telletxeak (Oiartzun, Gipuzkoa, 1976) umetan garbi zuen zer izan nahi zuen, trikitilari. Familian ezagutua zuen trikiti tradizioa, bere bi ahizpek soinu handia jotzen baitzuten; osaba batek, panderoa; beste batek, kriskitinak; eta bi lehengusu soinu txikiarekin ere aritzen ziren, eta haien bidea jarraitu zuen. Familiako bazkariak soinu eta dantza festak izaten ziren, eta bederatzi urte zituenean soinua eskatu zuen, bai eta gustura ikasten hasi ere.
Maider Zabalegi (Oiartzun, 1976) aitarekin aritzen zen kantuan, aitak Oroitzak izeneko taldean gitarra jo eta kantatzen baitzuen. Pianoa ikasten ere hasi zen, eta 14 urterekin hasi zen panderoa jotzen, eta, berehala, kantuak konposatzeko lagungarri egin zitzaion gitarra jotzen ikasteari ekin zion.
Alaitz eta Maider 1989an elkartu ziren trikiti bikote gisara, eta hamabost urte iraun zuen ibilbide oparoa hasi zuten orduan. Plazarik plaza hasi ziren, soinu eta pandero hutsez aurrena; maketa bat ere grabatu zuten modu horretan. Baina pixkanaka gitarra, bateria eta baxuz osaturiko talde bat bildu zuten beren inguruan. Bigarren maketa ere kaleratu zuten talde moduan.
1997an atera zuten lehen lan luzea, Alaitz eta Maider izenburuarekin (Elkar). Arrakasta berehalakoa izan zen. Emanaldiak biderkatu egin zitzaizkien, eta jende ugari joaten hasi zen beren kontzertuetara. Garai hartakoak dira beren kanturik ezagunenak: “Txanpon baten truke“, “Amets bat” eta beste hainbat. Udako kantu bilakatu ziren aurretik Maixa ta Ixiar edo Gozategi taldearenak izan ziren bezala; nolabait, haien lekukoa hartu zuten.
Joseba Tapiaren laguntzarekin bideratu zen haien sormena; Tapiak berak eta Kepa Junkerak ere neurri handi batean modan jarri zuten triki-pop izeneko esparrua erabili zuten horretarako. Euskal Herritik kanpoko denetariko eragina izan dute: La Bouttine Souriante, John Whelan, Sharon Shanon, The Pretenders, Alanis Morrisette, Manolo Garcia eta beste hainbat.
1999an, Inshala diskoa (Elkar) atera zuten, eta plazarik plaza ibili ziren atsedenik gabe. Izan ere, trikitixa osagarri nagusi zuten pop taldeek hartua zuten lehen berbena taldeek izan zuten lekua. Eremu hori jorratu zuten nagusiki Alaitzek eta Maiderrek 90eko hamarkadaren amaieran.
2002an, Auskalo hirugarren eta azken diskoa (Elkar) argitaratu zuten; aldaketa nabarmenik ez zuten izan, eta pop melodikoaren bidean jarraitu zuten, xalotasuna eta goxotasuna galdu gabe. Japonian ere jotzen aritu ziren bi aldiz, bertako Brahaman taldearekin. Esperientzia bikaina izan zen, eta beste talde eta bakarlari batzuei ere bidea ireki zieten.
Hurrengo urtean, Alaitz eta Maiderren musika aukeratu zuten Kilometroak jaiaren aldeko kantua egiteko.
2004ko abenduaren 18an, bikote gisa kantatzeari utzi zioten Oiartzunen egindako zuzeneko emanaldi batekin. Bertan aritu ziren, gonbidatu gisara, beren ibilbidean garrantzitsu izandako kantari eta lagun guztiak. Hala ere, 2006an, berriz elkartu ziren bi musikariak, Oiartzunen ospatutako Kilometroak-en kanturako musika egiteko.
Gerora, Alaitz Telletxea zenbait taldetan aritu da, Lantz taldean esate baterako; eta Trikitixa Elkarteko presidentea izan da. Maider Zabalegik bakarkako kantu bat, “Itxarote horrek”, grabatu zuen Hotsak dantzan (Gaztelupeko Hotsak, 2008) bildumarako. 2017an bere bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen, Zuei (Elkar).
Testua: Mikel Markez