Runba eta flamenkoa euskaraz kantatzen dituen talde feminista bat da Alarma Morea. Zumarragatik dator, eta taldea Ainhoa Plagaro (ahotsa eta gitarra) eta Uxue Plagaro (ahotsak eta kaxoi flamenkoa) ahizpek, Amets Albisuk (dantza eta perkusioa), eta Nuria Cullak (baxua) osatzen dute. Bestelako estiloekin ere nahasten dute runba, fusio alternatiboari hegoak emanez.