Hazparneko post-rock talde instrumentala da Alba, bi gitarraz, bi bateriaz, baxuaz eta teklatuaz osatua. Garapen luzeko kantuak dituzte, inprobisazioari ere tartea utziz osatutako giro barnerakoia duten piezak. Beste zenbait taldetan aritutakoak dira Albako musikariak: Mikel Perez, Peio Irigoien, Mattin Oltzomendi, Allande Etxeberri eta Xalbat Borda.