Soinu collagea eta elektronika landu dituen arren, gitarrista ere bada Alberto Lizarralde. Jazzle Euskal Herriko lehen jazz eskola eta Plaza jaialdia zuzendu zituen, Sorkunde Idigorasekin batera. Haizetxe izeneko bere etxeko estudioan konposatu zituen lan gehienak 80ko eta 90eko hamarkadetan, Hegoa diskoetxeak etxearen izen bera eman dion bilduman argitaratutakoak 2023an. Gaur egun, zuzeneko esperimentalak egiten jarraitzen du, soinu collagean eta inprobisazioan oinarrituta.