2026.08.28
Algoritmötik At

Algoritmötik At

  • 2019
  • Post-hardcorea, Punk-rocka

Atzera

Algoritmötik At - Atzerrian

Atzera

Algoritmötik At - 1937

El Habana

Goizeko bostetan esnatu...
Hitzik esan gabe
Portura heldu arte.
Bakardadea sentituz,
Bakardadea sentituz.

Auzoko lagunek ere
Malkoetan, amaren eskua estutzen.
Ihes egiteko ordua
Helduko da, helduko da.

Itsasontzi baten sartu
Jolas bat dela asmatu
Ibilbide luzean
Ez naiz makurtuko
Ez naiz makurtuko

Haizeak eraman dezala
Azkarregi etorri zena
Bidai amaitezin honetan
Oinutsik gosez hilko gara
Kostaldeko ke zutabeak
Agurtzen gaituzte urrunean
Nora helduko gara, nora?
Nora helduko...

Itsasontzi baten sartu
Jolas bat dela asmatu
Ibilbide luzean
Ez naiz makurtuko
Ez naiz makurtuko

Mamuen antzera itsaso honetan,
Ia espainiako ontziek ez gaituzte ikusten
Gauaren erdian oihuka nabil
Gerrarren gatibuak bihurtu arren.