2023.01.16
Algoritmötik At

Algoritmötik At

  • 2019
  • Post-hardcorea, Punk-rocka

Hona iristean

Altxa! Gora! Esnatu! Jantzi 'ta lanera
Hobe isildu hemen jarraitu nahi baduzu
Ez ahaztu ilegal jarraitzen duzula

Nork esango zidan
niri hemen ere
bakarrik egongo nintzela

Altxa! Gora! Esnatu! Jantzi 'ta lanera
Tori paga, okerrago izan zitekeen
Oroitu paperik gabe zabiltzala

Nork esango zidan
gaitz baten moduan
bihurtuko nintzela iristean

Abismoa eta heriotza
urrun uzterakoan
egun ere lurrean
etzan beharko nintzela

Nekatuta nago inor ez izateaz
nekatuta nago soka gainean
ibiltzean dardara bakoitzari egokitzeaz,
begiratzean ez dagoela ohartzeaz

Nork esango zidan
niri hemen ere
bakarrik egongo nintzela

Abismoa eta heriotza
urrun uzterakoan
egun ere lurrean
etzan beharko nintzela

'Ta ikara aurpegia zeukan
paperek sua hartzean.
'Ta ikara aurpegia zeukan
txabola gainean jaustean.

'Ta ikara aurpegia zeukan
paperek sua hartzean.
'Ta ikara aurpegia zeukan
txabola gainean jaustean.