Alter Ego Urretxu-Zumarragako laukotea da, 2010. urte inguruan sortua. Miriam Inza (ahotsa, gitarra), Patxi Mujika (baxua), Iñaki Beruete (gitarra) eta Aitor Carrasco (bateria) musikariek osatzen dute. Haien pop-rock alternatiboko kantuetan euskarazko eta gaztelaniazko hitzak entzun daitezke.