Donostiatik datorren bakarlari bat da Amaia Gajate, gitarrista eta abeslari autodidakta. Telefono mugikorreko ahots oharretan gordeta zeuzkan kantuak estudiora eramateko erabakia hartu, eta 2025ean Sormena diskoa kaleratu zuen. Pop-rock eta indie-pop doinuak aditu daitezke haren lanetan.