(Argazkia: Helena Goñi)
Amaia Miranda Bilboko gitarrista, ekoizle eta konpositorea da. Haurra zenetik, harreman estu eta sakona izan du gitarrarekin, eta 17 urterekin Bartzelonara joan zen gitarra jotzeko ikasketak egitera. Denborarekin, oinarrizkoenera jo du Mirandak: emozioa, kantuak, gordintasuna eta zura. Haren Cuando se nos mueren los amores eta Mientras vivas brilla diskoek NPR, Rockdelux, Mondo Sonoro eta Ruta 66 hedabideen aitorpena jaso dute. Bakarkako proiektuaz gain, beste artista batzuen lanak ere ekoitzi ditu, besteak beste Gartxoten Bizirik gaude diskoa. Azken urteetan, interprete lanetan ere aritzen da Christina Rosenvinge eta Gorka Urbizu musikarien kontzertuetan.