Irudikatu
bazarela norbait zure inguruan,
dituzun horien, irri piztailea.
Irudikatu
izango bagina gure onerako,
zerbait ekarria, dutenen zaindari.
Besoarte bat, izan nahiko nuke,
euri erauntsi, bortitzen arkupe.
Besoarte bat, zabaldu gauetan
karrika bazter ilun guzietan.
Izan dezaten, behar duten denek,
kabi goxo bat behar dutenetan,
kabi goxo bat, kabi goxo bat.
Irudikatu
izan zaitezkeela maitasun indarrez,
zerbaiten beharrez, daudenen magala.
Irudikatu
zure nahigabeen behar ordurako,
ez zaizula nehoiz, lagunik faltako.
Besoarte bat, izan nahiko nuke,
euri erauntsi, bortitzen arkupe.
Besoarte bat, zabaldu gauetan
karrika bazter ilun guzietan.
Izan dezaten, behar duten denek,
kabi goxo bat behar dutenetan,
kabi goxo bat, kabi goxo bat.
Besoarte bat.
Etzi damurako, ez zaiola ezer, inori faltako.