2026.08.31
Amaia Riouspeyrous

Amaia Riouspeyrous

  • 1984
  • Donapaleu (Nafarroa Beherea)
  • Pop-rocka

Atzera

Amaia Riouspeyrous - Idatziak zuengandik

Atzera

Amaia Riouspeyrous - Irudikatu

Idatziak zuengandik

Gauez ganerrera
Igo naizenean
Lehengoen lekura

Gutunez, argazkiz
Betea den kutxa
Ireki dut berriz.

10 urte nintuelarik
Lagunek, kusiek, amatxik
Marrazkiak bakantzetatik
Idatziak zuengandik

Gure bizipen eroenak
Zuekin iragan orenak
Zuen hitzik ederrenak
Ene parte direnak
Itzaliko ez diren
Oroitzapenak

Astero gutunak
Barnetegirako
Nolako lagunak

Gure maiteminen
Hitz zozolinduak
Holakoak ginen

Ene amaren idazkera
“ez ahantz mihiseak heda”
Sendi dut bustirik matela
Orain ere bizirik dela.