Jazzaren soinu sofistikatua Jamaikako erritmoen lur dardararekin uztartzen ditu Bilboko Amaika Rude taldeak. Ska, reggaea, rocksteadya eta skinhead reggaea dira protagonista The Blues And The Abstract Truth diskoan. Oliver Nelsonen izen bereko lanean inspiratutakoa da lana.