Hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du jada Laudioko Amakomun taldeak. Zenbait musikari beteranok osatu zuten proiektua, beste talde batzuetan aritu eta gero (Blinded-en, kasurako). Taldekide batzuk aldatu dituzte azken urteetan, eta maketa ugari plazaratu. 2017an argitaratu zuten orain arteko azken lana, Hombre animal.