Tolosako Amaterra taldeak bidaia oniriko bat egitera gonbidatzen zaitu, pentsamendu eta kezkak azaleratu, garatu eta transmititzeko norberaren izatearen eta naturaren arteko harremanean, hau da, Pachamamaren deia, ideia eta taupada berreskuratutzeko. IƱaki Letamendia (perkusioa), Laida Dominguez (ahotsa), Maitane Ezpeleta (gitarra klasikoa), Miren Valverde (ahotsa) eta Xabier Valverde (gitarra) musikariek osatzen dute taldea. Folklorerik tradizionalenaren eta abangoardiarik bizienaren arteko fusio sinbiotikoa da estreinako lana, Eter (2021). Polaris bigarren diskoan (2025), ostera, pop-rockerantz jo du Gipuzkoako boskoteak.