Usurbilgo rock talde bat da Ameba, 2019an sortutakoa. Malen Azpiazu (ahotsa), Aritz Zabaleta (gitarra), Jon Mikel Azpiazu (baxua) eta Enara Eizagirre (bateria) musikariek osatzen dute. 2020ko udan, Elikatuz lehen diskoa kaleratu zuten, eta ondoren, 2024ko udaberrian, Munduari diskoa, Garate Studios-en grabatua.