Esku batean
trapu zahar bat, lixiba bestean,
sabai okerdun ganbaran
murgildu zara,
garbitzeko ustean.
Eta bazter batean,
umetako liburu artean,
gogorapenen kaxoia
irekitzean,
penak gogora, oldean.
Iragan izara
kolpatu, astindu.
Iragan izanak
min ematen du.
Ganbara garbitzen,
noizbait norbait horrelaxe hil zen.
Kenduaz hautsa,
kenduaz hautsa,
jarrai dezagun bizitzen.
Ganbara garbitzen,
memoriak ordenatzen, biltzen.
Kenduaz hautsa,
kenduaz hautsa,
toki berria eraikitzen.