2026.09.01
Amiltzen

Amiltzen

  • Rocka

Atzera

Amiltzen - Aterki Beltz Bat (Txabolatik #1)

Haragizko jainkoen kultua

Berriz itzuli zara
eliza huts honetara;
haragizko jainkoen
kultua egiten da hemen.
Makurtu errezatzera
zure berdinen artera,
mantrak errepikatzen
lagunduko dizugu, ozen.

Sinetsiz garela aske,
denok izan gaitezke,
izaerarik gabe,
pertsonalitate.
Ignorantzia erditzen,
zer eta nor desberdintzen
ahaztu zaigun arren,
jainkoarren.

Hitzaren heriotzan,
itxuraren jaiotze hotza.
Zeraren hileta honetan
itsu zaude,
izu gaude.

Itsu zaude
eta izu gaude.