2026.09.01
Amiltzen

Amiltzen

  • Rocka

Atzera

Amiltzen - Aterki Beltz Bat (Txabolatik #1)

Zure tragikomedia

Ezerk ez du betetzen zure gabezia,
bila nenbilen arren.
Gaueko lagun faltsuz beteriko komunek
sarrera itxi didate.

Ahaztua uste nuen zorigaiztoa, baina
ustea ahaztu nuen.
Berriro erori naiz zure oinetara,
harria ikusi arren.

Eta berriro ikus dezaket nigana hurbiltzen.
Berriro ikus nazake bere oinetara erortzen.

Zure tragikomedian, autore bakarra zara,
eta, orain, amaiera ikusi ezinik zabiltza.
Lehen instantetik galdua zenuen batailan
ohartu gabe izena eman, eta, azkenean, zu galdu zara.