2019.12.27
Anai Arrebak

Anai Arrebak

  • 2011
  • Pasaia (Gipuzkoa)
  • Rocka, Elektronikoa
  • Webgunea

Atzera

Anai Arrebak
play_buttonadd_button
EROSI

Anai Arrebak

2015 - Bonberenea Ekintzak


  • Izarretan zehar(Anai Arrebak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Haur jolasak(Anai Arrebak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Zorte ona opa dizut(Anai Arrebak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Ez dut erori nahi(Anai Arrebak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Astindu ezazu(Anai Arrebak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • Agurtu nazazu(Anai Arrebak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon
  • A-tik A-ra(Anai Arrebak)
    add_buttton
    play_button
    facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


Argi kodea: Bonb065/CD


GENEROAK

Rocka, Elektronikoa

Anai Arrebak-eko bost kideek “disco musika errebindikatu, zuri-beltzezko garai hauei kolorea eman, ezintasuna arrakasta bihurtu daitekeela sinistu eta berezkoa duten indarra dantzara bideratzen dute”, Iker Barandiaran kazetariak Anai Arrebak (Bonbereneak, 2012) lehen diskoaren aurkezpen orrian idatzi zuenez.

Iñaki Altolagirre “Matxet” eta Marga Altolagirre dira taldearen sortzaileak eta abeslariak. Jousilouli eta Naiz Roxa taldeetan aritutakoa da Matxet, eta Marga berriz, aktorea izateaz gain, Trigger Travis eta Toxika! taldeetan aritu zen. Hain zuzen, talde horietan ezagututako musikariekin osatu zuten proiektu berria: Iñigo (Naiz Roxa, baxua), Ander (bateria) eta Ekaitz (gitarra). Anai Arrebak-en goitizenak hartzen dituzte taldekideek: Marga Andereñoa, Kapitan, The Commander, Manulay, Ekaitz Bionikoa…

Maketa bat kaleratu zuten 2011. urtean, konfetiz beteriko gutun batean bilduta, eta kontzertuetan bakarrik banatu zuten. “Ideia onak eta ausartak” jasotzen zituen grabazio hark, Julen Azpitarte kritikoaren arabera. 2012an Arabatakada eta Euskal Herria Zuzenean lehiaketak irabazi zituen boskoteak, eta taldearen oihartzuna azkar hedatu zen. “Beharbada proposamenaren freskotasunak eragin du epaimahakideengan”, zioen Matxetek Gaztezulo aldizkariari emandako elkarrizketa batean. Donostiako Aste Nagusiko eszenatoki nagusian jotzeko aukera izan zuen urte berean.

Anai Arrebak-ek aldaketa ekarri du taldekideen aurreko proiektuekiko, metaleroagoak eta bortitzagoak baitziren haiek guztiak. Rocka eta dantzarako doinuak nahasten dituzten taldeak dituzte erreferentziatzat: The Rapture, LCD Soundsystem, !!!… eta Euskal Herrikoen artean, M-ak aipatzen dute taldekideek —“Barkatu, ama” kantuaren moldaketa grabatu dute Hala Bedi Irratia. 30 urte kolpez kolpe bildumarako (Bonberenea Ekintzak, 2013)—, eta baita Javi Pez donostiarraren 80ko hamarkadako proiektua ere, Parafünk.

ANAI-ARREBAK

Anai Arrebak taldea.

2012ko udazkenean Anai Arrebak argitaratu zuen. Barandiaranek horrela laburbildu zuen lehen diskoaren mamia: “Lan honetan post-punk, elektronika, soul, rock, funk, pop eta latinoa aurkituko dituzu besteak beste, baita sintetizadore eta makinitak ere. Ia guztiak balio du abestiek energia, melodia borobilak eta erritmoa erdiesteko. Hala, pistarako hit hauekin, entzulea burua galduta dantzara eramaten dute”.

Testua: Jon Eskisabel

Maite zaitut, ez!!!

Maite zaitut, ez!!!

Zuz: Anuska Peñalba, Victor Rius

Zorte ona opa dizut

Zorte ona opa dizut

Zuz: Gaizka Izagirre

Atzera

Maite zaitut, ez!!!

Zuz: Anuska Peñalba, Victor Rius

Atzera

Zorte ona opa dizut

Zuz: Gaizka Izagirre