Ilusioz beteriko bidaiak,
maixuaren mihise zuria,
albainatu gabeko haria,
etorri behar zenaren
gaztetako egarria.
Urreak ez zuela
hainbeste disdira.
Ilunak bazuela
bere argia.
Bidean
aurkitu genituen harriei,
esaiezu ikustean.
Denborak,
higaduraren eskutik,
ikustezin bihurtu dituela.
Dantzaldia hasia zen,
4x4ko konpas azkarra,
eta orkestraren isiluneak,
eman zion lehen ekitaldiari,
amaiera.
Ozeano atlantikoaren,
olatu guztiak,
gu banatzen.
Bidean
aurkitu genituen harriei,
esaiezu ikustean.
Denborak,
higaduraren eskutik,
ikustezin bihurtu dituela.