Ander Unzaga pianista bilbotarra 20 urterekin murgildu zen zuzeneko musikaren munduan. Goi mailako piano jazz ikasketak hasi zituen Iruñean 2014. urtean, eta, ikasketak bukatzearekin batera, Nafarroako hiriburuan kokatu zen. 2019. abenduan, lehen diskoa grabatu zuen, bere izen bera jarrita, Josu Ervitiren Drum Groove Estudioan. Horretarako, mende hasierako Steinway bertikal zahar bat alokatu zuen, soinu berezi horren bila zebilela eta. Zortzi piezak osatzen dute diskoa, instrumentalak denak. Jazzetik abiatzen da, intrumentazioan batez ere, eta inprobizazioak leku garrantzitsua du diskoan, pasarte esperimental eta minimalistak alde batera utzi gabe.