Ane Goienetxe musikari lemoarraren proiektua da Ane Han taldea. 2022ko uztailean izandako auto istripu batek musika-irakasle ogibidea eta proiektu artistiko propioa geldiarazi zituen. Osasun fisiko eta emozionala berreskuratzeko prozesu luzearen ondoren, 2025ean kaleratu ahal izan zuen lehen disko luzea, Itzulera(k), pop-rock kantu argitsuz osatua. Bere hitzetan, Han hitzak kontzeptu asko biltzen ditu: ez da urruntasun geografikoa adierazten duen hitza bakarrik; badakizu hura izan badela, zure begirada hara heltzen ez bada ere.