Aneguria Bilboko rap abeslaria da. Aneguriari La Kieta eta DJ Txankleta ere esaten zaio. Raggamuffina, elektronika eta bossa ere aditzen dira haren kantuetan. Hamaika kontzertu egin ditu Euskal Herri osoan, eta parte hartu du BBK Live eta MTV Music Week jaialdi handietan. 2017an kaleratu zuen lehen lana, Horchata de chufa izenekoa, eta beste zenbait lan argitaratu ditu geroztik. Aiama musikariarekin, Ene Bada! proiektuan ari da.