90eko hamarkadaren amaieran sortu zen Anger hardcore eta metal taldea, Arrasateko Musakola auzoan. 2000. urtean, Gaztea maketa lehiaketako entzuleen saria irabazi zuen. Iban Morales (bateria), Arkaitz Biain (ahotsa), BeƱat Unzueta (gitarra) eta Ekain Zubizarreta (baxua) musikariek osatzen dute proiektua. Orain arte sei disko kaleratu ditu taldeak.