Arrasate, Bilbo eta Lakuntzako kideak izan zituen hasieran Anita Parker taldeak: Ane Martinez Zango taldean ibilia da; Olatz Andueza, Skalariak taldean; eta IƱaki Bengoa eta Jon Zubiaga Osoron musikariek Gose taldean eman zituzten beren musika ibilbideko urte gehienak. Azken bien ordez, orain Mikel Piris musikariak hartzen du parte proiektuan. Elektro-swing dantzagarria da taldearen estiloa: Parov Stelar-ek, Caravan Palace-k eta bestek nazioartean ezagun egin zuten generoa, swinga, jazz klasikoa eta musika elektronikoa uztartzen dituena.