Anixe Uribarren musika urbanoan diharduen abeslari arrasatearra da. Euskara, gaztelania eta ingelesa nahasten ditu kantuetan. Musika eskolan biolina ikasi ondoren, 18 urte zituela bere kantuen instrumentalak grabatzen hasi zen etxean, bere kabuz. Fane nebaren bidez, Etxepe musika kolektiboarekin kolaboratzen eta autotunea erabiltzen hasi zen. Paranoia diskoa kaleratu zuen 2024an. Gaztea irratiaren ohiko kolaboratzailea ere bada.