Ankenai Getxon bizi den abeslari donostiar bat da. Ahots eta flauta ikasketak egin ditu. Orain arte hiru disko kaleratu ditu, besteak beste Zenbait amore desberdin, euskarazko kantuz osatua. Pop musika du oinarri, baina batzuetan AEBetako folkera, musika zeltara, jazzera eta bossara jotzen du.