Anne Etxegoien kantautore eta abeslari baxenabartarra da. Haren amak zuzentzen zuen haur abesbatzan hasi zen kantatzen txikitan, eta geroago Baionako Kontserbatorioan ikasi zuen. Frantzian arrakasta handia du: Les Voix Basques urrezko diskoak 60.000 kopia baino gehiago saldu zituen herrialde horretan. Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz kaleratu izan ditu kantuak, eta, hain zuzen, ezaguna da Itziar Ituño abeslari eta aktorearekin grabatu zuen abestia, Ez da ez, hiru hizkuntza horietan kantatua.