Kerobia taldearen errautsetatik sortu zen Anticontinente, aurreko taldeko kideak mantendurik. Kerobiaren azken lanetan egindako ekoizpena eta eszenaratzeko konplexua atzean utzi, eta sotiltasunera jo nahi izan dute Xabi Bandini, Mikel Zorrilla, Mikel Isaba eta Alberto Isaba taldekideek Anticontinenterekin, kontzertuetan erabiliko dituzten instrumentuak soilik baliatuz eta naturaltasunari bide emanez. 2016an kaleratu zuten lehen diskoa, ia sustatu gabe, Interneten zuzenean deskargatzeko eskuragarri utzita.