Antton Larrandaburu Ipar Euskal Herriko musikari, kantari eta gitarra-jotzaile bat da. Bereziki ezaguna da Antton Larrandaburu & Bitxiloreak folk-rock taldeko buru eta konpositore izateagatik. Donibane Lohizunen (Lapurdi) jaio zen 1994. urtean. Etxeko giro melomanoan hazi zen, gurasoen diskografia entzunez eta familiako topaketetan musika eginez. Antton Larrandaburu & Bitxiloreak. 2018. urtean Hazparnen sortutako musika proiektua da.