Rock taldea da Añube, Debagoieneko eta Goierriko musikari batzuek 2020an sortua. 2021ean kaleratu zuten lehen diskoa, taldearen izen berekoa, eta ondotik etorri ziren Auzo Zaharra diskoa (2021), Lehen Lerroa taldeko lagunekin batera grabatutakoa, eta Errautsetatik loratzen (2023), soinu indartsuz eta erritmo zuzenez osatutako diskoa.