Zuk esan didazu biluzik nahiago dezu jolastu.
Barruan gordeak dituzun miñak
kanpora ateratzeko estutzen duena kenduz.
Diozu aukera galdu nahi ez dezu,
dakizu gaitza dela aspertu.
Bihotzez ta oihuka zuk diozu,
loratzeko ernaldu garela gu.
Zuk galdetu didazu, izarrak ea nozbait dira galdu...
Bidean hauek bilatuz, nahiago degu gauez esnatu.
Biharamunaren irabazle edo galtzaile izan arren,
orainaren olatuetan bustia sakoneratzen.
Biharamunaren irabazle edo galtzaile izan arren,
orainaren olatuetan murgildu nahi dezula esanez...
Zuk esan didazu biluzik nahiago dezu jolastu.
Barruan gordeak dituzun miñak
kanpora ateratzeko estutzen duena kenduz.
Diozu aukera galdu nahi ez dezu, dakizu gaitza dela aspertu.
Biharamunaren irabazle edo galtzaile izan harren,
orainaren olatuetan murgildu nahi dezula esanez...