2026.09.10
Apalatxe

Apalatxe

  • 1986
  • Astigarraga (Gipuzkoa)
  • Kantautorea

Atzera

Zozo beltz eroa

Atzera

Amalur

Atzera

Bukatuko ote?

Atzera

Egarriz

Atzera

Lausoa

Heldu da unea

Zatitzeak duen garrantzia,
eskualde bakoitzak bere erabakia,
marrazkiloak bezela bere etxea
eta horrela guztiak independetzi osoaz...
sortuko dira besteak.
Independetzi osoaz sortzeko gaitasuna!

Izan ez dezuna hartuz, izan zarena daukazu, erakutsi dezu...
Etzarela... eta ez dezula gehiago nahi.
Hobea da... hobe horrela egotea?
Egin beharko da, egin gabekoa, bilatuz...
Ez da nahikoa, egindakoa... jarraituz.

Urruntzeak dakarren joko bikoitza,
sakon barrutik ikusita, haizea hartzeko unea.
Pozak agian senda ditzake zauria baina ez sekula heriotza.

Bidea dezula ez ahaztu, gurutzean zuk aukeratu.
Zurea eta zure kabuz, ederto dakizu...
eta horrela zurekin aurkituko zara,
hobea da eguna zurea egitea.
Egin beharko da, egin gabekoa... landu!

Gure gana hurbilduz zoaz iñora,
ipar horratzik behar ez duenaren dantzan.
Zugandik hurrundu beharko genuke orain,
bakoitzak bere bidea egitea degu onena.

Horrela gabiltza geldi eziñean
zentzu gabeko bidea omen da zuretzat.
Haizerik behar ez duten kometak gara orain,
pausoak emateko beldurrik ez degunak.