Hausnartuz noa ingurukoa
dirudi naizela haren partaide
hitzik ez duen langile hutsa.
Ez argirik ez mamirik duen funtsa
lana ta izerdia nere kontu.
Gure lotura gaitz madarikatua
zure poza da nere infernua
zuen festak bihurtu dira hiletak.
Ixiltasunak ez du izkutatzen
begiek adierazten dutena.
Eta guztia noren erruz?
Noren onura? gureartekoa?
Aska dezagun korapiloa
doluaz bait dago estutua,
harreman bortitz pozointsua.
Betiko gatibu izango gara
maitatuz askatzen ez bagara.
Zer balio du gure izanak?
bestea maitatzeko gai ez bagara.