2026.09.10
Apotheke 90 x Borla

Apotheke 90 x Borla

  • 2025
  • Post-punka
Bi ziri

Bi ziri

  • Bideoa: Imanol Gorriti

Atzera

Bi ziri

  • Bideoa: Imanol Gorriti

Bi ziri

Bi ziri ezpata gisa
Zuri emango dizut bat
Ez larritu, ez larritu
Gaur ez paitugu beharko
Inorentzat ezkutua

Sasiak errotik moztu
Etsai handiei antzera
Hortxe dago, gaiztoen gaztelua
Garaipena lortzekotan
Gurea da hamaiketakoa

Zoriontasun programatua
Produkzioaren zeruan
Nekatuta egoteaz nabil nekatuta
Nostalgiaren yonkia
Etorkizunaren negazionista
Aurrera egin nahi ta
Bi pauso atzera

Ez dira izan garai onenak
Ulertu baitut ez dela erraza
Bizitzak emandako kolpeak
Jaso dituzula
Aurrera egitea

Gudu gogorrenetan
etorriko direnetan
izanen zaitut alboan
bi ezkutu bi ezpata
zu zara nire armarria

Zoriontasun programatua
Produkzioaren zeruan
Nekatuta egoteaz nabil nekatuta
Nostalgiaren yonkia
Etorkizunaren negazionista
Aurrera egin nahi ta
Bi pauso atzera

Helmuga pixelatura nabil
ta nabilelako nago neke

Zorionaren produkzioa
suntzitzearen truke

Oroitzapen polit hoietara
bueltatu nahiko nuke

ta nabilelako nago neke
bi pauso atzera doazte
oroitzapen polit hoietara
bueltatu nahiko nuke