2026.09.10
Apurtu

Apurtu

  • 1989 - 2016
  • Punka

Ezereza

Zenbat aukera izan dituzu zure bizitza aldatzeko
Zergatik, pentsatzen duzu, zergatik ezin gainditu
Zertarako balio ote du atzoko akatsekin sumintzea
Atzen mina eta sufrimendua, aurrean ezereza

Ispilu bat aurpegi batekin, ximeldura bere isladan
Lagunik gabe etxean sartuta pentsamenduen sakontasunean
Arazo gehienak konpondu gabe, igeri egin edo itoko zera
Errepikatzen eta errepikatzen, orain bai, utziko dut

Estoldei garraxi bat, ez dago erantzunik
Putzuan biziak ez dauka zentzurik

Eraso mamuei, eraso bai, haiek ere hauskorrak dira
Ez du merezi samina ereitea, azkar eta anitz loratzen du ta
Kalera noa pixkat ibiltzera, haizearen kilima sentitzera
Nork daki, baliteke, aukera berri bat izatea