Txori txikiak habia uzten duenean
Zerua zeharkatzearen irrikiaz
Amak irribartsu agur esaten dio
Tristura estali ezinaz
Joan lasai ene maite, gu hemen gaude
Zoriontsu izateko izan behar da aske
Hitzik gabeko besarkada luze batez
Malkoak estali ezinez
Agur mendi, agur Oihan, agur basoari
Agur maite, laster arte, ene txikiari
Txori txikiak habia uzten duenean
Zerua zeharkatzearen irrikiaz
Aitak irribartsu agur esaten dio
Tristura estali ezinaz
Txori txikiaren hegalak zabaldu dira
Atzean gelditzen da etxeko atea
Zakuan maite zaituztenen amodioa
Beti eramango duzula
Agur mendi, agur Oihan, agur basoari
Agur maite, laster arte, ene txikiari