2026.09.10
Apurtu

Apurtu

  • 1989 - 2016
  • Punka

Hamar egun

Hamar egun zurekin ez ziren nahiko
Aita eta ama izan nahi genuelako
Mundu goxo, krudel eta absurdu hau
Erakutsi nahi genizulako

Neurekoia ote naiz, erantzun otoi
Bizitza eman nahi genizulako
Utzidazu segundu bat gehio
Maite zaitudala esateko

Kulunkan lokartzen zaren artean
Sehaska kantuz ene bularrean
Utziguzu negar egitea
Amestea zeruari begira

Aurreneko pausuak ikustea
Zure eta nire arnasa batzea
Utziguzu urrundik jarraitzea
Zure hegaldi lirain eta askea

Utziguzu negar egitea
Amestea zeruari begira
Utziguzu urrundik jarraitzea
Zure hegaldi lirain ta askea