Kantuz segalariak mendira begira
Lur galdu hauetan heroi bat hil behar da
Jaio berria den kondaira indartsua
Eguzki azpian bihotz zaurituaz
Basoaren kantu leuna
Haizearen txistu doinuaz
Heroiarentzako kantu bat
Ilargiaren argi xumeaz
Jantzi zuriz estaliriko lamiak
Eskuak elkartuz besarkatzen dira
Kantari hegaka, hegaka zeruan
Kantuz goizerarte basoarekin bat
Basoaren kantu leuna
Haizearen txistu doinuaz
Heroiarentzako kantu bat
Ilargiaren argi xumeaz