2026.09.10
Apurtu

Apurtu

  • 1989 - 2016
  • Punka

Basoaren argi printza

Izpiritu aske bat, libre izateko etorria
Mendiaren izkutuko orbain batetik jaioa
Hodeiekin jostatzen udako haize xamurrean
Argi printz bat ematen baso sakon eta ilunean

Basoaren argi printza
Haizearekin jolasean
Basoaren argi printza
Bihotz hautsien babeslea

Egun eta gauetan, tontor aintzinen magalean
Egoten da jostari, harri zaharren babesean
Araneko herrian, gora begiratzerakoan
Argi printz bat somatzen dute baso sakon eta ilunean

Basoaren argi printza
Haizearekin jolasean
Basoaren argi printza
Bihotz hautsien babeslea